De nuestros campos,
de nuestras gentes,
muy nuestra
Gure zelaietakoak,
gure jendearenak,
oso gurea

Manuel Mazo harakindegia Haragia-heltze I. Lehiaketaren irabazle

31/10/2017

Nafarroako Aratxea adierazpen geografiko babestuak antolatutako Haragi-heltze I. Lehiaketak badu irabazlea.  Manuel Mazo harakindeagia da, Iturramakoa.   Lehiaketa urriaren 31n egin zen, asteartea, Nafarroako Harakinen Gremioan, eta  Nafarroako Aratxeari atxikitako harakindegiek har zezaketen parte. Helburua harakinek heltze-prozesuaren bidez amaierako produktuari egiten dioten ekarpena ikusaraztea zen, haragiaren ezaugarri organoleptikoetan eta testuran baitu eragina.   Hamalau harakindegi aurkeztu ziren guztira, helburu bikoitza zutela: Nafarroako aratxe-txuleta onenaren aitortza jasotzea eta saria irabaztea (gau bateko egonaldia, bi pertsonarentzat, Donostiako Londres hotelean eta bazkari bat hiriko erretegi batean).   Zazpi kidek osatu zuten epaimahaia; itsuan dastatu behar izan zituzten lehiaketara aurkeztutako txuletak. Juan Carlos Fernández sukaldariak erre zituen, gremioan bertan eta baldintza berdinetan. Lehiaketaren amaieran eman zen erabakiaren berri. Oso lehiatua izan zen, berdinketa bikoitza gertatu baitzen bai bigarren postuan, bai hirugarrenean.   Parte hartu zuten harakindegiak: Amaya harakindegia (Iruña) Argondoa-Zaraitzu harakindegia (Iruña) Arilla harakindegia (Iruña) Jose y Dani artisau-harakindegia (Benjamín Tuterakoa - Iruña) Jose y Dani artisau-harakindegia (Pio XII.a etorbidea - Iruña) Gil Valencia harakindegia (Irunberri) Aranda anaiak harakindegia (Berriozar) Iriguibel harakindegia  (Pérez Goyena k. - Uharte) Iriguibel harakindegia  (Portale k. - Uharte) Iriguibel harakindegia (Larainak k.) - Atarrabia) Irure harakindegia (Iruña) Manuel Mazo harakindegia (Iruña) Migueliz harakindegia (Agoitz) Jakobitos (Iruña)

¿Quieres saber más?

Síguenos en nuestras redes si quieres conocer las últimas novedades de Ternera de Navarra

Buscador

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar tu visita en la página, para recoger información sobre tu navegación y mejorar nuestros servicios y el funcionamiento de la página web. En cualquier caso, entre otros derechos siempre podrá cambiar su decisión y oponerse al tratamiento. Consulte los derechos que le asisten y la política completa aquí.

ACEPTAR DENEGAR